XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gertatu zen Baikalen 1861. urteko lurrikaran (Selenga ibaiaren deltan 200 kmampsup2; baino gehiagoko Tsiganskaia estepa urpean geratu zen) edo Ozeano Barean Txileko kostaldean.

Fenomeno honek, itxuraz, Platonek adierazitako egoera ekartzen du gogora: Atlantida urpera murgildu zen.

Hala ere, lurrikarak ezin zuen Atlantida hondoratu.

Lurrikara katastrofikoak, izan ere, epizentroaren ondoko zona metro batzuk hondora dezake, baina gehiago ez.

Beraz, itsasoaren hondoan kostatik gertu Atlantidaren hondakinak edozein urpekarik ezezik edozein igerilarik ere ikusiko zituen.

Atlantida askoz ere sakonago hondoratzeko, atlantologo batzuek onartzen dute hondoraketak behin eta berriz gerta zitezkeela, hau da, lurrikaren segida egon zitekeela kondairako Herri hartan.

Baina aukera horrek ez du oinarri handirik.

Lurrikarak aztertuta munduan bildu den eskarmentuak dioenez, leku batean lurrikara indartsua (edo hobeto esan, katastrofikoa) gertatzen denean hurrengo antzeko lurrikara handik denbora askora izaten da.

Lurrikarak lurrean denbora luzez metatzen diren tentsioak arintzeko izaten dira.

Lurrikara zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta handiagoa izango da metatutako tentsioak deskargatzeko foku inguruko azalera.

Beste lurrikara bortitz bat han bertan gertatzeko, denbora behar da berriz ere lurrazaleko tentsioak balio maximora hel daitezen.

Zenbat denbora behar da horretarako?

Zona geologiko bat edo bestea izan, epea desberdina izan daiteke, baina dozenaka urtetatik hasi eta milaka urtetarainokoa izan daiteke.

Lurrikarak hondatutako Ashkhabad (Sobiet Batasuna) hiritik gertu, XV. mendearen erdialdeko Annau meskita zegoen.

Meskita osorik kontserbatu zen bostehun urtez, baina 1948. urtean hondakin bihurtu zen.